albisteak

BEASAINEKO KLUBAREN 50. URTEURRENA

2017/04/26 - Arratsalde atsegina Beasainen bizitakoa larunbatean. Beasaineko klubaren 50. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu zituen honek, horien artean neska ta mutil beteranoen saskibaloi txapelketa.

50. Urteurrena. Gu zortzi jokalarirekin joan ginen Ointxe saskibaloi taldearen izenean. Gure aurkariak Beasaineko eta Ordiziko taldeak. Adinez gu baino zaharragoak bi taldeak baina gu baino entrenatuagoak baita ere. Aurreko asteetan zenbait entrenamendu eginda agertu ziren Beasainen ta hori igari egin zen jokatzeko orduan. Partiduak 3 laurdenetakoak. Lehenengo partidua etxeko taldearen aurka izan zen. Jokalari askoz osatutako talde bat, jokalari altuak barne. Partidu oso borrokatua jokatu ostean Ointxerentzat izan zen garaipena 36-39ko emaitzarekin. Bigarren partiduan Ointxe eta ordiziari tokatu zitzaien jokatzea. Ordiziarra txapelketako talde beteranoena izan zen, Beasainekoa baino bajuagoa baina oso borrokalaria baita ere. Azken emaitza 37-43 Ointxeren aldekoa baita hau ere. Azkenean txapelketa talde Arrasatearrak eraman zuen etxera. Esperientzia oso aberasgarria eta aspaldian jokatu gabe egon diren lagun askoren topaketa. Zorionak Beasaineko klubari eta espero dugu laister beste horrelako egun bat pasateko aukera edukitzea.

GORKA KINTANA

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak