albisteak

OSO HURBIL 69-63

2017/03/10 - LTER CONSULTING 69 – 63 M.UNIBERTSITATEA Ierai Azpitarte-k saskiratu zituen bere taldeko lehen 12 puntu. Etxekoen hasiera disdiratsua arren, Mondragon Unibertsitateak kontuan hartzea talde bat dela frogatu zuen beste behin. Kanpokoek intentsitatea jaso zuen defentsan eta bere aurkariaren eraginkortasuna txikiagotu zuten. Gainera, errebotean indarrarekin borrokatu ziren eta bizirik heldu ziren atsedenaldira (39-29). Azpeitarrek bere defentsako lana hobetu behar izan zuten hirugarren laurdenean, partidaren erritmoa kontrolatzeko. Baina erasoan zehaztugabe azaldu ziren. Ierai Azpitarte aulkian zegoen eta ISB erantzun azkarrak bilatzen tematu zen. Akats handia izan zen. Kanpokoek bere bertsiorik onena erakutsi zuten eta 50nako berdinketa lortu zuten hirugarren laurden azken minutuan. Mondragon Unibertsiteak uste izan zuen garaipena lortzea posible zela eta aurretik ipini ziren Fernandez-en hirukoarekin. Baina Azpeitian betiko moduan gertatzen da, etxekoak ez badituzu akabatu, galtzen bukatuko duzu. Bisitariek hiru erabaki txar hartu zuten erasoan eta bere aurkariak aprobetxatu zuen partidua epaia emateko. Ierai Azpitarte izan zen partiduko MVP. 35 puntu azpeitarrarentzat Epaileak: Sanchez y Franganillo Partzialak: 23-12 / 16-17 (39-29) / 14-21 / 16-13 Alter Consulting: Azpiazu (2), Amenabar (-), Garmendia (2), Aizpitarte J (4), Aizpitarte I (35), Garate (7), Fdez de Jauregi (6), Etxeberria (4), Merino (2), Bereziartua (5), Goikoetxea (2), Samaniego (-) M.Unibertsitatea: Bengoa (3), Gamboa (13), Aretxaga (13), Badiola (4), Múgica (9), Mateos (2), Fernández (18), Bengoa J (-), Casado (1)

Juniorrak. a

ointxe

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak