albisteak

Ointxe!-k Justin Satchell jokalari amerikarra fitxatu du

2017/06/10 - Ointxe! Arrasateko Saskibaloi kirol elkarteak Justin Satchell jokalaria fitxatu du. Miamitik dator, Saint Leo unibertsitatetik.

EBA. 2017-18 denboraldian, Mondragon Unibertsitatea taldearekin EBA mailan jokatuko du. Josu Larreategi, taldeko entrenatzaileak adierazi moduan, “barruko jokoa indartu beharra daukagu taldean, eta horretan laguntzeko fitxatu dugu Justin”.
Igandean, urriak 8, 12:00etan, azterketa medikua egingo diote Athlon-en (Loramendi kalea 4, Arrasate). Gertutik ezagutu nahi baduzue, gonbidapena luzatu nahi dizuegu bertaratzeko.
Bihar, arratsaldeko zortzietan, hasiko du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak denboraldiko lehen hitzordua, Burgos de Santiagoren aurka.

Ointxe!

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak