albisteak

Azterketa medikua gaindituta

2017/08/10 - Justin Satchell Ointxe!ko jokalari ipar-amerikarrari gaur egin diote azterketa medikua.

EBA. Athlon enpresan egin diote gaur eguerdian, irailak 8, azterketa medikua. Arazorik gabe gainditu du. Ointxe!ko zuzendaritzaren helburua da, hurrengo partidurako fitxaketa berria kantxan jokatzen ikustea. Hala ere, hori horrela izan dadin, bihar beste agiri batzuk bete beharko ditu, EBA mailan jokatzeko.
Gogoratu, EBA mailan, Mondragon Unibertsiateak, hurrengo eguenean jokatuko duela etxean, arratsaldeko 18:30ean. Etxean jokatzen duen lehen partidua izanik, bertara gonbidatu nahi ditugu zale guztiak; denon indarra eta babesa beharko dugu denboraldi honetan. Aupa Ointxe!

Ointxe!

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak