albisteak

Seniorrek galdu azken segunduan

2017/10/10 - Denboraldiko lehen partidua azken segunduan galde zuten, kantxa erditik lortutako saskiratzearekin.

Senior Probintziala. Lehen laurdenean, lehiakor, defentsa ona eginez eta erasoan pazientziaz ikusi genituen etxekoek.
Bigarren laurdenean, neurrri handi batetan, bide beretik jarraitu zuten. Laurdena bukatzeko minutu baten faltan, 17 puntu gora. Baina azken minutu horretan behera etorri ziren mutilak; bakarkako jokoa nagusitu zen eta urduri jarri ziren etxekoak. Aurkariak aprobetxatzen jakin zuen eta 0-6ko partziala lortu zuen. Atsedenera 36-25.
Hirugarren laurdenean, defentsan behera egin zuten Ointxe!ko mutilek eta hasierako lehia ez genuen ikusi. Dena dela, 10 puntuko aldea mantentzea lortu zuten.
Azken laurdenean, 0-6ko partziala lortu zuten zarauztarrek. Etxekoek ezin izan zuten aurkaria geldiarazi; bakarkako jokoa nagusitu zen berriro, eta badakigu saskibaloia taldeko jokoan oinarritzen dela. Dena dela, azken segundura arte aukerak izan zituzten partidua irabazteko.
Berdinketarekin luzapena izan zuen partiduak. Luzapenean, jaurtiketa libreetan egindako akatsek eta epailearen erabakiak, tartean teknika bat, erabakigarriak izan dira. Zarauztarrek azken segunduan kantxa erditik egindako jaurtiketarekin amaitu da partidua.
Mondragon Unibertsitatea C 67 Zarautz Zast 70.
Partzialak: 18-9; 18-16; 18-19; 4-14 y 9-12.
Faltak 25. Kanporatuak: Kepa eta Danel.


Ointxe!

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak