albisteak

MUk ezin izan du Easo Loquilloren aurka irabazi

2017/11/13 - Iker Barberoren bueltarekin kontatu arren Easoren kontra galdu dute arrasatearrek 55-68 markagailuarekin.

EBA. Lehen laurdenean partidua berdinduta egon da. Talde biak defentsan oso ondo aritu dira. Etxeko taldea nahiko urduri atera da kantxara eta honek eragina izan du bere jokoan. Kostatu zaio MUri puntuak lortzea eta erreboteak hartzea ere. Easok jokoa bere menpe izan du (14-18).

Bigarren laurdenean dinamika berdina izan da, baina laurdenaren bukaeran Easok partidua hautsi egin du eta markagailuan ihes egin dio Arrasateko taldeari, batez ere galdutako baloiengatik (22-33).

Bigarren zatian etxeko taldea oso kontzentratuta atera da kantxara eta arazotan sartu du Donostiako taldea. Defentsa on bat egin arren, galdutako erreboteak eta jaurtiketan lortutako portzentaje exkaxarekin arrasatearrek ezin izan dute garaipena lortu (55-68).

Josu Larreategi MUko entrenatzaileak azaldu duenez "taldeari fedea faltatu zaio partidua irabazteko, Easo talde oso ona da baina gu ez gaude hain urrun".

Bestalde hiru baja garrantzitsu izan ditu Arrasateko taldeak: Imanol Ceciaga, Diego Lopez eta Justin Satchell. Amerikarrak medikuaren baimena dauka jokatzeko baina Larreategik komentatu duenez "ikusi beharko dugu nola eboluzionatzen duen entrenamenduetan".

Hurrengo asteburuan MUk berriro etxean jokatuko du. Aurrean Valle de Egues taldea izango dute arrasatearrek.

marijo simón

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak