albisteak

Irene Murua, Isabel Mbomio eta Sonia Pereda Espainiako selekzioan

2017/11/28 - Irene Murua, Isabel Mbomio eta Sonia Pereda Ointxe - Araski elkarlan proiektuaren jokalariak Espainiako selekzioan #U16 eta #U15 Juan de Mena Memoriala jokatzeko. Zorionak neskak!

Kadeteak. Aipatutako hiru jojkalariek, Euskal Ligan jokatzen dute, kadete mailan, Ointxe!-Araski taldean.
Ointxe! eta Araski taldeek elkarlanean garatutako proiektu bat da, emakumezkoen Euskal Ligako kadete eta junior taldeei merezi duten prestaketa bermatzeko. Errendimendu altuko proiektu honetarako, Ointxe! eta Araski taldearen bitarteko guztiak elkarbanatu eta erabiliko ditugu: kantxak, entrenatzaileak, garraioa, materiala,
2017-18 denboraldirako kadete mailako bi talde ditugu Euskadiko Ligan lehiatzen. Arrasate eta Gasteizko jokalariak izango ditugu bi taldeetan. Euskadiko talde bakarra izango da, Euskal Ligan bi talde dituena.
Araski eta Ointxe taldeetako ordezkariek osatutako kirol batzorde batek zuzenduko ditu bi taldeak. Bi taldeetako entrenatzaileek, prestatzaile fisiko batek eta ordezkariek osatuko dute lantaldea.
Entrenamenduetarako eta partiduetako kantxak Arrasate eta Gasteizen izango ditugu, eta txandaka jolastuko dute fase bakoitzean.
Sinistu guretzako lan garrantzitsua izan dela, beti ere emakumezkoen saskibaloiaren beharrei erantzun bat emateko helburua izan duena. Ointxe!-tik eskertu nahi dugu Araski taldearen prestutasuna. Denok dakigu Araski taldeak egindako ibilbidea emakumezkoen saskibaloiari dagokienean eta eskura dituen baliabideak. Elkarlan honetatik denok irabazten dugula uste dugu.

Ointxe!

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak