albisteak

Ointxe!-k piztu ditu Gabonetako argiak

2017/12/08 - Ointxe!-k piztu ditu Gabonetako argiak, arrasatearrez bete den Herriko Plazan

50. Urteurrena. 50. urteurreneko ospakizunekin hasteko modu paregabea! Udalak Ointxe klubaren eskuetan utzi du Gabonetako argiak pizteko ardura. Klubaren alde makinatxo bat lan egin duten Basurko aita-semeak piztu dituzte Gabonetako argiak. Klubeko presidente ohi Jon Basurkok keinua eskertu du, eta Maria Ubarretxena alkateari gomendio bat eman: "Zaindu itzazue kirol elkarteak, herriko altxorretako bat dira". Alkatea "erabat" ados agertu da aholkuarekin. Gabonak ofizialki hasi dira Arrasaten ere.

Ointxe!

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak