albisteak

Irabazi beharreko partidua!

2018/01/06 - Bihar, urtarrilak 7, eguerdiko 12etan errendimenduko kadeteek aukera bikaina dute Euskal Ligan jokatzea lortzeko bidean

Kadeteak. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian izango da partidua, bihar, urtarrilak 7, eguerdiko 12etan. Ointxe!-ko errendimenduko kadeteek Cafes Aitona Askatuak izango dute aurkari. Gure mutilek orain arteko partidu guztiak irabazi dituzte, baita talde honen kontra beraien etxean jokatutakoa (45-55). Biharko partidua irabaztea edo 10 puntu baino gutxiagogatik galtzea nahikoa izango dute, Euskal Ligan jokatzeko.
Zale guztiak animatu nahi ditugu partidura, denon artean lortuko dugu!
Ointxe! Ointxe! Ointxe! MONDRA!

Ointxe!

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

azken albisteak