Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Senior Provincial

Lehen garaipen pozgarria bigarren Probintzialarentzat

Zorionak eta segi horrela

MULTINACIONAL TRADE BILLABONA vs MONDRAGON UNIBERTSITATEA ‘B’
Igande goizean Billabonan jokatutako partida. Aurrez aurre zeuden bi taldeek garaipena lortzeko premia zuten, sailkapeneko azken postuetatik urrundu ahal izateko. Gure antzeko egoeran zegoen taldea da Billabona, oraindik garaipenik lortu gabekoa, hain zuzen.
Partida erritmo oso motelaz hasi zen, bi taldeek banakako defentsak erabili zituztelarik. Erasoak ez ziren gehiegi nabarmentzen, eta defentsek hartu zuten garrantzi gehien. Horrela erakusten du lehen laurdeneko 6-7ak eta atsedenaldiko 15-18ak.
Bigarren zatian, erasoan azkarrago ibiltzeko asmoarekin atera ginen, partidua hirugarren laurdenean apurtzeko asmotan. Espero bezala, etxekoak 2-3 zonakako defentsan atera ziren, baina baloi zirkulazio onaren ondorio, puntuak gutxinaka markagailuan goraka zihoazen. Defentsako errebotean arazoak genituela ikusita (Narro 3 faltarekin zegoen aulkian), gu ere 2-3 zonakako defentsarekin probatzera animatu ginen. Laurden amaieran, berdinketa, 34-34, eta dena erabakitzeke.
Partidaren planteamenduak berdin jarraitu zuen bi taldeen aldetik, baina gure defentsaren hobetzea eta defentsako errebotearen kontrolak kontraerasoan aritzeko aukera eman zigun. Horri eta 3 puntuko marratik izan genuen punteria onak markagailuan estu geundenean, partida gure aldera erabakitzea ekarri zuen. Amaieran, 44-52.
Espero dugu hurrengo partidetan dinamika honekin jarraitzea, non jokalari guztiek laguntzen duten defentsan, denontzako minutu on eta ugariak daudelarik, erasoan pazientziarekin jolastuz, eta defentsan gogor arituz. Eta nola ez, jolasten disfrutatuz.
Hurrengo hitzorduan larunbat arratsaldean Antoñan izango dugu, Elgoibarko Gabi Jatetxearen aurka, arratsaldeko 16:00etan.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE