Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Cadete

BESTE FABORITO BAT GAINDITUTA

MU 75 – GOIERRI 51 (13-9; 14-12; 23-20; 25-10) U.Salaberri (2), P.Salaberri (-), J.A. Estevez (gaixorik), P. Arriolabengoa (24), B. Badiola (8) I. Cadiñanos (10), J. Mendarozketa (5), J. Zilaurren (11), I. Etxezarreta (4), U. Urzelai (11),

Beste faborito bat jasotzen genuen Antoñan aurreko igandean.
Bergara, Goierri eta Tolosa dira A1tik gure multzora etorri diren taldeak, eta eskubidez hirurak dira faboritoak.
Talde hauek aurreko urtean A1en jolasteko eskubidea irabazi zuten eta aurten gure gaineko multzoan hasiak ziren.
Hirurak, emaitza nahiko estuekin ibili dira beraien artean eta gu oso beldur ginen gure jokoa haien mailakoa izango ote zen.

Aurreko jardunaldian, Bergarari irabazi genion eta Bergaran gainera, ala ere gure sentimenduak ez zeuden garbi, partida arraroa izan bai zen, 15 puntu bera egotera iritsi ginen eta hirugarren eta azken laurdenean defentsan estututa eta eraso azkarrekin desabantaila berreskuratzea lortu genuen eta azkenean 48-51 irabazi.

Ez geneukan garbi gure meritua ala Bergararren makalaldi baten ondorioa ote zen.

Goierriren aurkako partida beraz, zalantzaz beteta hasi ginen.
Gure jokoak, urte osoan ezaugarri berdinak izan ditu, kantxa osoan jokatu, defentsan ahalik eta gehien estutu, aurkariari lasai jokatzen ez uzteko, batik bat joko sortzaileak asko estututa.
Eta erasoan, bost zabalik beldur gabe eta konfiantzaz jokatu.
Egia da, sarritan, kanasta errazak eskaintzen dizkiogula aurkariari, baita kanpotik jaurtiketa asko egiten ditugula eta egunaren eta kantxaren arabera sartu ala ez egiten direla, baino gure jokoaren ezaugarriak taldeak ondo barneratu ditu eta beti modu berean jokatzeak eta jokalari moduan beraien trebakuntzarako joko mota dela ondo barneratuta izanak, partaidetza garatu du eta norbanako konfiantza handia eragin die.

Partida honetan gainera, Pelloren lanak dena erraztu zigun, 24 puntuz gain, aipagarriak, gauzatu zituen bi hirukoitzak (jaurtiketa hori asko hobeto du aurten), lortu zituen errebote zenbatu ezinak, taldeari bigarren eta hirugarren aukerak emanez, jaurtiketa libretan 4/5 eta noski, bere defentsako maila sekulan jaitsi gabe.

Lortzen gabiltzan emaitzak izugarriak dira eta jokalari guztien lanaren ondorioa baino ez dira, ZORIONAK JOKALARI GUZTIEI!!!

Ointxe! Ointxe! Ointxe! Mondra!!!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE