Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Cadete

Asteburu beroa dator: bi partida gailurrean protagonista berekin

MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta TOLOSAko BIDE BIDE Donostiak bi partida jokatuko dituzte datorren asteburuan. Alde batetik, 1go mailan, partida bakarra galdu eta sailkapeneko buru diren bi taldeek indarrak neurtuko dituzte Usabal kiroldegian. Beste aldetik, goizean, Antoñan, kadete gizonezkoen taldeak ere Tolosarrak izango ditu aurrez aurre euskal ligara sailkatzeko borrokan.

Aurredenboraldiko partidan ikusi zen Tolosarrak aurten sendo zeudela. Azken denboraldietan ligako sailkapeneko lehenengo postuetan izan da eta aurten, Ontxe!-rekin batera sailkapeneko buruan daude partida bakarra galduta. Arrasatearrek partida bat gehigo jokatu dute (ligaxkan talde bakoitia delako) eta hori dela eta, momentuz sailkapeneko buru dira. Asteburu honetan euren maila onena eman dute Josu Larreategiren mutilek sailkapeneko 5. Postuan zegoen Deustuko Unibertsitatea taldea 21 puntugatik menperatu ondoren. Aurrekari ona, kementsu eta irabazteko grinaz Tolosara abiatzeko. Ez da erraza izango. Gogoratu behar da aurten 1go sailkatuak EBA mailara zuzenean igotzeko aukera izango duela eta hurrengo 4 taldeek euren artean jokatu beharko dute beste bigarren txartela.
Goizean, Jose Mari Balzategiren mutilek Tolosako taldearen aurka jokatuko dute fase honetako azken partida. Tolosarrak 1go postuan doaz partida bakarra galduta eta Ointxe! bigarrengoan, bi porrotekin. Tolosan 13 puntuz galdu zuten Arrasatearrek eta 1go postua lortzeko tarte hori baino gehiagoz irabazi beharra daukate. 1go sailkatuarentzako saria, otsailetik aurrera Euskal ligan aritzea da. Partida Antoñan izango da goizeko 10:00etan, larunbatean. Jokalariek eta zaletuek disfrutatzeko moduko partida. Ea jarraitzaile asko urbiltzen den etxeko taldea bultzatzera.
1go mailako taldeak, bere aldetik, partida ikusi eta ondoren sagardotegira txotx egitera joateko autobusa antolatu du. Irteera larunbatean arratsaldeko 16:30etan iznago da Garibaiko geltokian, partida 18:30etan izango da. Partida ondoren sagardotegia Urnietan, (http://www.oianume.com/sidreria/), eta buelta etxera. 35€ kostako da eta gonbidatuta daude zaletu guztiak. Izenematea EDERRA tabernan izango da, asteazken gauean epea itxiko delarik. Gutxieneko kopurua osatuz gero, autobusa irtengo da. Webgunean adieraziko da ostegunean bertan autobusa izango den ala ez.
Seguru sagardoa hobea dagoela garaipena lortuta!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE