Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Primera Nacional

HAU DA HAU 72-68

Saskiratzaileak: Imanol 16 puntu, Iker 2 puntu, Mikel Arejolaleiba 7 puntu, Alex Lorenzo 9 puntu, Paul 2 puntu, Kintana 18 puntu, Martxel 16 puntu, Gorka Arejolaleiba 3 puntu. Erreboteak: Imanol 1, Julen 1, Unai 5, Iker 2, Mikel Arejolaleiba 3, Alex 10, Paul 6, Kintana 2, Martxel 3, Gorka Arejolaleiba 2. Partzialak: 13-15/ 17-9/ 11-25/ 31-19 Portzentaiak: T2 12-32 37% T3 9-20 45% T1 21-32 66% Zona barruan lortutako puntuak: Ointxe 22 La Peña 30 Kontraerasoan lortutako puntuak: Ointxe 10 La Peña 11 Bankiliotik irten diren jokalarien puntuak: Ointxe 46 La Peña 8

Hasi baino lehen esan beharra daukat La Peña Basket taldeak oso partida ona egin zuela eta une batzuetan partidaren erritmoa menperatu zuela. Norgehiagoka oso garrantzitsua zen bi talderentzat. Eurak azken postuetan ibiltzen ziren eta datorren denboraldian Lehen Nazional Mailan jarraitu nahi bazuten zenbat eta garaipen gehiago hainbat eta hobeto. Euren barruko bi jokalariak lesionatuta zeuden eta guretzat oso albiste txarra izan zen. Modu horretan bost kanpoko jokalarirekin jokatu zuten eta horrek normalean arazoak sortzen dizkigu. Guretzat ere oso partida garrantzitsua zen Tolosa taldetik hurbil jarraitzeagatik sailkapenean. Lehenengo bost minutuak zoratzeko modukoak izan ziren. Ez batak ez besteak ez genuen puntu bat ere lortu. Akats ugari eta defentsa biguna. Aldageletan esan genuen talde anarkikoa zela eta lehenengo zatian partida apurtu ezean, arazoak sortuko zirela eta bukaerara arte sufrituko genuela. Eta halaxe gertatu zen. Lehenengo bi laurdenetan erritmo motela izan zen. Eurak hasiera-hasieratik zona defentsan jarri ziren ( box and one, triángulo +2 ) eta jaurtiketak egiteko aukera asko izan arren ez ginen oso fin ibili. Dena dela, lehenengo zatian aurretik joan ginen markagailuan aldageleetara baina sentsazioak ez ziren batere onak izan
Bigarren zatian Bilbokoek ez zuten amorerik eman eta hirugarren laurdenean 11-25 partziala eskuratu zuten. Azken laurdena oso bizia izan zen. Hamar puntuz galtzen joan ostean, erreakzioa ailegatu zen eta Alex eta Kintanaren puntuek bizia eman zien taldeari. Honekin guztiarekin markagaiua berdindu zen. Hortik aurrera partida parekatua izan zen eta azken segunduetan eurek baino hobeto jokatu genuen eta nagusitu ginen azkenean.
Garaipen honekin erdietsi dugu kategoriaz igotzeko lauko finala jokatzea. Guretzat helburu hau lortzea arrakasta handia da eta horregatik oso pozik gaude. Tolosa taldea puntu bakarrera doa sailkapenean baina emaitzak ikusita argi dago oso indartsua dela eta zaila izango dela lehenengo postutik kentzea.
Astuburu honetan Padurari egingo diogu bisita. Partida domekan izango da 12h15ean.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE