Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Lehenengo Maila

EBA mailarako txartela jokoan asteburu honetan Iturripen

Denboraldi osoan gogor eutsi dio MONDRAGON UNIBERTSITATEA taldeak lehenengo postua lortzeko borrokari, EBA mailara zuzenean igotzeko aukera ematen zuena hain zuzen. Iturripen jokatutako azken partidan, denboraldiko azkenaurreko partidan, amore eman behar izan zuen Tolosa txapeldunaren aurka galduta. 1go postuak ihes egin ondoren, hurrengo lau talde onenek jokatuko duten playoffean irabazi beharko du EBArako beste txartela. Bigarren sailkatuari, OINTXE! taldeari, playoffak etxean antolatzeko eskubidea zegokionez, Iturripen jokatuko dira asteburu honetan finalerdi eta finalak. Partida zirraragarriak ziurtatuta daude.

Denboraldia luzea izan da, gogorra, 28 partidaz osatutako liga erregularra. Tolosa eta Arrasateko taldeak izan dira lehia bizian 1go postuaren atzean. Azken bi partidatan txapelketak Oria aldera egin du. Eta orain, EBA mailara igotzeko txartela beste 3 talderekin jokatu beharra. Denboraldi amaieran unerik garratzitsuena. Nekea eta emozioak ondo kudeatu beharko dituzte Josu Larreategi eta Juan Carlo Davilaren mutilek, finalerdiak eta finala irabazi nahi badute. Horretarako taldea badute, gogoa ere bai eta baita Ointxe!-ren jarraitzaileen bultzada ere. Ea astelehenean ajea gainditzea den arazoa!

Larunbateko partidak, maiatzaren 24ean, Iturripe kiroldegian:
17:00 MONDRAGON UNIBERTSITATEA - TABIRAKO BAQUE
19:00 AZKOITIA AZPEITIA ISB - UNIV. DEUSTO LOIOLA IND
Finala, Igandean, maiatzaren 24ean, Iturripe kiroldegian.

Elkarteak taberna eta musika ipiniko dute partidetan zehar.

OINTXE! OINTXE! OINTXE!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE