Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Primera Nacional

Hay un equipo que vale un cojón, Mondragón!

Ánimos desde Barcelona

Bueno ekipo, beste behin tenporada amaierara heltzen gabitz. Lehenik eta behin, Zorionak eman nahi dotzuet egiten zabitzien urteagatik, hori marka in dozuena. Hala ere ondion badau zer eginik! Idatzi honekin nire animorik handienak ematia gure dotzuet asteburura begira. Han egongo ez naizen arren mobilari atento egongo naiz asteburu osoan zehar, eta espero dot berri onak heltzea Bartzelonara.
Esan beharra dau aurten eginiko lana ez dela egun bateko fruitua. Urteak daramatzagu kategoria honetan eta ez dira beti izan berri onak gure etxean. Orain dela lau urteko panorama guztiz kontrakoa zan. Kategoria galdu genuen eta lanak izan genituen 6 garaipen lortzeko urte osoan zehar, atera kontuak. Puntu honetan gogoratzen naiz gaur egun presidente lanetan dabilen Jon Basurkok esan zidana: “Lasai egon, agian hoberena mailaz jeistea da. Guri gertatu zitzaigun behin kategoria jaitsita hurrengo bi urteetan bi igoera lortzea, ziur zuek berdina egingo duzuela!”. Hortik aurrera, bulegoetan kategorian mantentzeko lanak egin ziren eta Josu Larreategi entrenatzailea ekarri zuten gure norantzakoa aldatu zedin, eta gure presidentea ez zebilen guztiz oker; hurrengo bi urteetan taldeak sekulako aurrera pauso garrantzitsuak eman baizituen. Josuren lehen urtean maila erraz mantendu genuen eta bigarrenean gorantz begiratzeko joera izan genuen 7º tokian amaituta.
Aurten eginiko lana hortaz atzean ondo jorratutako bide baten amaiera izan daiteke. Ez duzkue inork ezer oparitu eta talde batek merezi izan badu igotzea, Tolosaz aparte, ez dago dudarik gu garela. Beraz ez ezazue asteburuan mailaz igotzeko daukagun aukera atzean utzi eta eman denon artean daukazuen hoberena garaipena etxean geratu dadin. Aurten zuekin disfrutatzeko aukera izan ez dudan arren hurrengo denboraldian han izango naiz berriz jo ta fuego.
Animo asko eta egurra! Urte osoan jolastu dozuen moduan jolasten badozue seguru lortuko dozula. Bi potrokin atera Iturripera eta ikusikozue nola dana ondo aterako dan.
OINTXE! daukagu aukera benetan urte osoko lanak zerbaiterako balio izan duela baieztateko!
OINTXE! da benetan daukazuen guztia kantxa barruan emateko momentua!
OINTXE! da momentua merezi izan dogun igoera bat lortzeko!
MONDRAAAAA!!!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola