Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Alevín

OINTXE ! MONDRAGON LINGUA UDALAren lehen partida

GOIERRI 49 – OINTXE! 12 Maren M., Leire, Irati M., Elene, Alaitz, Maren, Nahia, Nerea, Maddi, Irati S. eta Mirari

Urte berri bat hasi da eta aurten Ointxe!k bi neska alebin talde ateratzeko gai izan da.

Osasuntsu gaude!

Gu, 11 neskatilaz osatutako talde bat gara eta Gipuzkoako bigarren mailan arituko gara.

Neskatila gehienentzako bizitzako lehen partida izan zen Urretxun jokatu genuena eta orain arte saski jokoetan baino ez gara ibili, baloia ezagutzen eta saskiari nola erasotzen zaion ikasten.

Partida batetan nondik nora ibili behar den, arbitroa ulertu eta entrenatzaileak zer nahi duen jakin ez eta ondorioz aurkariaren aurrean gogoa bakarrik ipini ahal izan zenuten.

Zorionak Urretxuko taldeari! eta baita Sergiori ere, aspaldiko laguna eta aspaldi nire jokalaria izandakoa, orain aita eta entrenatzailea.
Jesus!! Nola zahartzen garen …

Bidea luzea da, saskibaloiaren mundua pausuz pausu ikasi behar da eta zuek duzuen gogoarekin arazorik gabe ekingo diogu.

Zuen entrenatzaileak oso pozik bukatu zuen partida, gogoz, ilusioz eta alaitasunez betetako talde bat ikusi bai zuen.
Ahal duzuen guztia saiatu zineten eta hemendik aurrera hori galdu gabe jarraitu behar dugu.

Animo! eta asteazkenean Iturripen ikusiko gara.

Ointxe! Ointxe! Ointxe! NESKAK!!!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola