Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Alevín

BALMASEDAKO TORNEOA

07h30etan jo du iratzargailuak. 08h15ean taldea gelditu da Eroskin Balmasedara joateko. Beno, oraingoan taldea 6 jokalariz osatuta zegoen. Nahiz eta goizean goiz fresko samar egon, egunean zehar zabaldu da zerua eta eguraldia ederra izan dugu. Iaz Gasteiztik joan ginen Balmasedara eta errepidea oso korapilatsua izan zen. Ene bada. Aurten hori behin ikasita, Bilbotik, sin tonterias. Balmasedara ailegatu bezain pronto partiduen egutegia ikasi dugu. Maratoniano. Hiru partidu goizean eta beste horrenbeste arratsaldez. Gainontzeko taldeak hasi gara begiratzen eta denak 14-15 jokalarirekin. Pabelloia oso ondo dago baina eguzkiak jotzen duenean labea ematen du. Bi multzotan zeuden banatuta zortzi taldeak. Gureak Solares,Zaraobe eta Tabirakorekin. Bestean San Viator, Piélagos, Balmaseda eta Durangoko beste Tabirako bat.

Lehenengo partida 10h10ean izan da Solaresen kontra. Taldea oso indartsu hasi da eta kantxa osoan presionatzen. Harmailetan geunden gurasook elkarri begiratu diogu eta gauza bera pentsatu dugu baina inork ez du ezer esan. Indar horrekin hasiz gero ez geneukan argi bukaerara arte bizirik ailegatuko zirenik. Dena dela oso fin ibili dira orokorrean eta irabazi dute partida 28-25.
Lehenengo eta bigarren partiden tartean gurasook gozaltzera abiatu gara ondoko taberna batera." Como debe ser ". Eguerdian leku berean bazkaldu dugu. Arroz al estilo Wok, solomillo ni fu ni fa, eta arroz esnea. Eta hori Pekatu deritzon ardo batekin. Jakina.
Bigarren partida 11h30etan hasi da Zaraobe taldearen kontra ( Amurriokoak ).Esan beharra daukat oso jende majua izan dela eta barre batzuk egin ditugula. Gure eskuetan izan dugu garaipena, 22-14 4 minutu falta zenean partida bukatzeko, baina hortik aurrera arabarrak oso fin ibili dira eta aurretik jarri dira markagailuan. Azkenean 28-27 galdu. Partidaren bukaeran nekea ikusten zen neskatilen aurpegietan.
Goizeko azken partida 12h50etan izan da Tabirakoren kontra. Nahiz eta oso talde ona izan, gureak oso lehiakorrak izan dira eta beti egon dira oso hurbil markagailuan. Azkenean 42-30 galdu. Honen ostean, merezitako dutxa eta bazkaria. Unai eta Iker Agirre eurendako preparatuta zegoen jatetxea abiatu dira neskekin.
Arratsaldean San Viatorren kontra, torneoa irabazteko faboritak. Euren entrenatzailea nire lagun zaharra ( Roberto Iñigueen anaia Fenerbahce nesken entrenatzailea ) Landutako taldea. Gureek ez dute aukera handirik izan lehiakorrak izateko eta hogei puntuko aldeaz galdu dugu.Segituan eta atsedenaldia izan barik, Piélagosen kontra izan dugu. Neskatilan leher eginda zeuden. Bero handia egiten zuen pabelloian eta indarrak desagertzen. Hala eta guztiz ere, ez dakit nondik atera duten energia baina izugarrizko partida egin dute eta 47-27 irabazi dute inolako arazorik gabe. Honen ostean hiru ordu laurdeneko deskantsua disfrutatu ahal izan dute pabelloitik kanpo etsinda egoteko. Ez dakit zeintzuk sufritzen zuten gehiago, neskatilak edota guk. Ikusteko modukoa.
Azken partida zen jakiteko zein geldituko zen bostgarren eta seigarren postuan. Aurkaria berriro Solares. Eta berriro garaipena 29-25. Bostgarren postua lortuta eta merezitakoa.
Eskerrak eman nahi dizkiot Balmasedako arduraduneei eginiko lanarengatik.Esan dezaket dena oso ondo egon dela antolatuta. Detalle asko izan dute neskekin eta hori eskertzekoa da. Unai oso pozik bukatu da eta irabazitako trofeoarekin joan da etxera. " Había que verle la cara"
Zorionak parte hartu duten jokalari guztieei eta espero dugu datorren urtean errepikatzea.
OINTXE OINTXE OINTXE MONDRA!!!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola