Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Senior Provincial

Senior mailako nesken debuta Beasainen

Beasaineko senior mailako taldeak gonbidapena luzatu ziguten lagun arteko partidu bat jokatzeko. Ekitaldia klubeko 50. Urteurrenaren barruan zegoen. Ilusio eta urduritasun handiz bidaiari ekin genuen. Jokalari gehienak inoiz ez dute saskibaloi partidurik jokatu. Aste Santuko oporrak eta lesioak direla, 8 jokalariekin bakarrik bidaiatu ginen Beasainera.

Urduritasuna handitu zen Beasainera heldu ginenean, etxeko taldeak 14 jokalari zituen, gehienak 30 urtetik berakoak. Taldeen aurkezpena egin zuten, eta harmaila beteta zegoen jokalariak txalotzeko. Partidua hasi zenean guztia ahaztu genuen eta primeran pasatzen saiatu ginen. Ia bi urte entrenatzen pasatu ondoren, azkenean taldea konbentzitzea lortu nuen partidu bat jokatzeko.

Ezin hobeto pasatu genuen esperientzia honekin. Neskak denetatik egin zuten, banako teknikak, lurrera bota ziren baloiak lortzeko, baloi lapurretak, hirukoak, eta garrantzitsuena ondo pasatu. Partiduaren bukaeran posa ikusten zen jokalarien aurpegietan.

Izaskun, Iratxe, Arantza, Miren, Ainhoa, Jaione, Lourdes eta Naiara Beasainen egon ziren Ointxe Arrasate Saskibaloi taldea ordezkatzeko. Partidu hau beste batzuen lehena izatea espero dugu. Ekainaren 11an bigarren partidua antolatzen ari gara jadanik.

Aupa Ointxe! Aupa gure beteranoak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE