Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

EBAn jarraituko du Ointxe!ko lehen taldeak

2017/18 denboraldian EBAn jokatuko du Ointxe-k, federazioak proposamena onartu du-eta kategoria horretan zuen hutsunea betetzeko. Gaur, martitzena, egin du albistea ofizial federazioak.

Uztailaren 3an kategorian jokatzeko izenemate epea zabaldu zuen federazioak, eta zuzendaritzako helburuen artean daukagunez EBAn jarraitzea, federazioan aurkeztu genuen eskaria uztailak 3an. Klubak 50 urte beteko ditu, eta urteurrena EBAn egonda ospatu gura dugu. Gaur bertan jaso dugu baieztapena, eta Arrasateko Ointxe saskibaloi taldeak EBA mailan jokatuko du datorren denboraldian.

Albiste horren aurrean Ointxe!-k ezinbestean indartu beharko du lehenengo taldea, aurten izan ditugun larritasunak ez errepikatzeko. Eta, albistearen berri izanda horretan dihardugu zuzendaritzatik. Dena dela, Ointxe-ko oinarria harrobia dela ahaztu gabe; behetik datozenekin lan bikaina egiten ari garela uste dugu.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE