Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Cadete

Ointxe! - Araski taldeko kadete neskak txapeldunak

Anoetan jokatu den Euskadiko Selekzioen txapelketan, Gipuzkoako selekzioa txapeldun.

Gipuzkoako selekzioarekin jokatu dute Ointxe!-Araski taldeko neskek: NAIA BADIOLA, IRENE MURUA, HAIZEA APELLANIZ eta TERESA ISABEL MBOMIO. Gaur Arabaren aurka jokatu dute finala; Arabako selekzioan ere baziren Ointxe!-Araski taldeko neskak: IZARO ALFONSO, SONIA PEREDA, ANDREA VALLE, LIERNI AGUADO, MAIDER CASTELLANO eta IRATXE PEREZ. Benetan final lehiatua ikusi duguna, eta bitxia, aipatutako jokalariak aurrez-aurre ikusi ditugulako. Azkenean garaipena Gipuzkoako selekzioarentzat!
Estatistikei begiratuta, benetan nabarmendu da Irene Murua. Atzo bizkaitarren aurka jokatutako partiduan 28ko balorazioa lortu zuen, eta gaurko finalean berriz 36koa. Txapelketa honetako emaitzarik onenak berak lortu ditu.

Mutiletan ere izan dugu ordezkaririk; kadete mailan, AITZOL LAGUNILLAk jokatu du. Gipuzkoako kadete mutilen selekzioak hirugarren postua lortu du gaur, Nafarroakoari irabazita.
Infantil mailan berriz, hortxe izan dugu GORKA VICENTE finalean, baina azkenean bigarren postuan sailkatu da Gipuzkoako infantil mutilen selekzioa.

ZORIONAK guztioi! Zuek zarete oraina eta geroa!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE