| 

Kronikak

Easo 61 – Ointxe!-Araski 81

Lehenik eta behin Easoko talde ta entrenatzailei eskerrak eman nahi dizkiet, pasaden larunbateko partiduaren ordua aldatzeagatik inungo arazorik eduki gabe ta erreztasunak emateagatik.

Partidua oso gogorra izan zen bi taldeen partetik. Easo hasiera oso on bat eduki zuen, horrela espero genuen eta gure neskak gogor ekin zioten partiduari ere. Easok baliabide tekniko eta taktiko asko ditu partidu mota hauek jolastu ahal izateko. Ondo ulertu genuen, eta euren jokalari garrantzitsuenetarikoen gaineko defentsa hobetuz joan ginen. Talde lan asko egon zen bi taldeen partez, saskibaloi momentu honekin, azkarra eta dinamikoa, ikusleentzat polita ikusteko. Easo beti da faboritoa denetarako eta garaipen hau lortzea sari izugarria da taldearentzat. Zorionak neskak!


Normalean ez dugu inoiz inor goraipatzen baina Saioa, Maren eta taldeak merezi dute.

Saioa asteak daramatza entrenatu eta jolastu Gabe bizkarreko lesio bategatik. Bere konpromisoa eta esfortzua itzela da eta bere nortasunarekin doa haginak estutu eta jolasten jarraitzea. Joko honetan gehien dibertitzen duen parte bat egiteari gelditu behar izan du, baloia ukitzea. Baina beste arlo guztietan hor jarraitzen du bere taldekideei laguntzen %200ra. Animo Saioa! Laster kantxan!

Maren gudari bat da, ia suntsiezina. Askotan nahiz eta mina eduki, entrenatzen eta jolasten jarraitu nahi du. Larunbatean ezin izan zuen jarraitu eta horrek belaunak baino min gehiago eragin zion. Baina zeozer dago bere nortasunean, berean, Saioarenean eta talde honetako jokalari guztietan, eta laster baino saskian sartuko ditu hirukoak. Animo Maren! Laster kantxan!

Lehoi arra ohianaren erregea dela esaten da baina lehoi emeak dira benetan indarra, adorea, zaintza eta babespen sena adierazten dutenak.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola