Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Partidu gazi gozoa

Partidu gozoa, aurkari zuzen baten aurrean garaipena lortzeagatik; baina gazia, Justin Satchell-en lesioagatik.

Partidu garrantzitsua zuen EBA mailako taldeak, sailkapenena aurkari zuzena den Ordizia taldea zelako aurkari. Gogoz hasi zuten partidua mutilek, partidu hasieran 9-0 partziala lortuz. Markagailua alde jarri zitzaigun hasieratik eta 30 puntuko aldea izatera heldu ginen. Atsedenan 50-39 erakusten zuen markagailuak, eta gainera joku bikaina erakusten ari zen taldea.

Baina aldea murriztea lortu zuten ordiziarrek eta 3 minutu faltan, bost puntutara jartzea lortu zuten. Urduritasuna nabaria zen kantxan, bereziki ordiziarrek 6 punturen aldeaz irabazi zigutelako beraien etxean, eta alde hori gainditu nahi genuen.
Azkenean etxean geratu zen garaipena: 85-79.

Partidu bukaeran "pozik" azaldu da Iñaki Ogara Ortiz de Arri MUko entrenatzailea: "Partiduko 40 minutuetan lehian jardun du taldeak, besoak jaitsi barik. Garaipen garrantzitsua da, duda barik. Halakoak ezinbestekoak dira konfiantza berreskuratzeko". Hori horrela, onartu du "indartsu" helduko dietela hurrengo partiduei.

Bigarren laurdenean min hartu zuen Justin Satchell jokalariak. Aurrez izandako lesioa du, eta badakigu denboraldi honetan ezin izango duela gurekin gehiago jokatu.
Zuzendaritza egoera aztertzen ari da eta ez du baztertzen fitxaketa berriren bat egitea.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola