Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Hau saskibaloia besterik ez da

Azken minutuetan Loiolako taldeak erabaki tekniko hobeak hartu zituen eta erabakiorra izan zen azken emaitzarako. Merezitakoa Loiolaren garaipena. Ointxe!-Araski 58-60 Loiola

Partiduari buruzko iritzia idatzi baino lehenago zorionak eman Loiolako taldeari lortutako garaipenagatik.

Partidua oso gogorra eta bizkorra hasi zen 2 taldeen aldetik. Guk hasiera ona eduki genuen, saskiratze erritmo on batekin eta joko dinamikoa eginez. Eraso eta defentsa politak eta keinu tekniko oso onak bi saskietan. Dibertigarria ikusteko eta gainera markagailu altu batekin heldu ginen atsedenera 40-33. Aldageletatik bueltan jokoaren dinamikak asko aldatu zuen, nahiz eta bi taldeak gogor ekin lanean, oso gutxi asmatu genuen jaurtiketetan. 73 bider bota genuen saskira, Loiolak aldiz 42 eta hutsak erasoan behin eta berriz gertatzen ziren. Datu onek ikusgarritasun asko kendu zion partiduari zoritxarrez. Azken minutuetan Loiolako erabaki teknikoak gureak baino hobeagoak izan ziren eta erabakigarria izan zen emaitzarako. 58-60 beraz merezitako garaipena.

Nire ustez ez nintzen batere fin ibili partiduaren gidaritzapean, gestio txarra eta laguntza gutxi taldeari behar ziren momentuetan. Gure neskak azala utzi zuten kantxan eta aulkian partidua disfrutatzeko eta euren mailan ez nintzela egon sentsazioarekin amaitu nuen. Baina batez ere eta betiko moduan gauza onekin geldituko naiz eta pertsonalki niri ikastea, hobetzea eta disfrutatzen jarraitzea tokatzen zait, eta horrek entrenatzaile hobeago baten bihurtuko nau. Hau saskibaloia besterik ez da, eta ezin dugu gure zoriontasuna baldintzatu partidu baten, biren edo 200en emaitzetan. Porrotak jokoaren parte bat dira eta gurea moduko liga baten are gehiago. Momentu zailak denboraldien parte bat dira ere, axola izan gabe talde bakoitzaren helburuak, beraz oraindik gehiago batuko gara indarra egiteko, eta datorrena datorrela 200 % positibo aurre egingo diogu.

Taldeak astero jarraitzen du tekniko, fisiko eta taktikoki hobetzen entrenamendu maila izugarri batekin. Kantxara sartzen gara dibertitzera eta disfrutatzera entrenamendu eta partidu guztietan eta horrek gure eguneroko zoriontasunean laguntzen gaitu. Beraz garbi daukat azken honekin gelditzen naizela partiduen emaitza edozein dela ere. Zorionak eta animo neskak, segi horrela!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola