Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Denboraldiko partidurik onena

Hondarribi 37 - 72 Ointxe!-Araski Partidu oso ona jokatu genuen Hondarribiren aurka. Bagenekien partidu zaila izango zela, kantxagatik eta aurkariagatik. Nire ustez liga honetan, jokoan kontrolatu ditzakegun atal guztiak topera lantzearekin batera, sortea zure alde eduki behar duzu batzuetan garaipenak lortzeko; Hondarribiko taldeak ez dauka zorte hori, partidu askotan garaipenak gutxigatik ihes egin diolako.

Talde lana oso ona izan zen partidu osoan zehar jokoaren atal guztietan. 1x1 baloiari defentsa, trantsizio defentsibo oso ona eta taldeko defentsan oso akats gutxi eduki genituen ere. Erasoan, joko erritmoa azkarra baloi eta baloi gabe eta oso ondo jolastu genuen baloia pasatzen gure artean.
Nire iritziz denboraldiko partidurik onena jokatu genuen, batez ere neska hauen gainditze izpiritu eta hobetze nahiagatik. Einsteinek esan zuen irudimena adimen alderdia baino garrantzitsuagoa dela eta etorkizunerako nahi ditugun ideiak desirarekin proiektatzen ikasten baditugu, orduan mugagabe pentsatzen hasiko garela.
ZORIONAK NESKAK!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola