Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Zorionak!

Euskal Liga jokatzen ari diren kadete neskek lortu dute Espainiako Txapelketarako txartela.

Gaur jokatu dute Euskal Ligako partidu garrantzitsua Kadete neskek hirugarren sailkatuaren aurka, Gernika Kesb. Garaipen erosoa lortu dute: Ointxe-Araski 70-38 Gernika Kesb.

Partidu ona jokatu genuen igandean Gernikan aurka. Bagenekien partiduaren eta  aurkariaren zailtasuna. Talde lana oso ona izan zen partidu osoan zehar jokuaren atal guztietan. 1x1 baloiari defentsa, trantsizio defensibo oso ona eta taldeko defentsan oso akats gutxi eduki genituen. Erasoan, joku erritmo azkarra baloi eta baloi gabe.

Nesken indar eta gogortasun mentala oso garrantsitzua izan zen beharrezko erabaki eta keinu teknikoak ondo egiteko erasoan eta defentsan asko jarritzen dugu hobetzen gure gaitasun eta abiadura, mugimendu lateral eta korrika egiterakoan. Gainera agresibitate eta erabaki defentsiboak ere hobetuz goaz, gero eta akats gutxiago eginez.

Loiolaren partiduaren ostean, Einsteinek esandako esaldi bat erabili genuen guretzako, nun esaten zuen irudimena adimen alderdia baino garrantzitsuagoa dela eta etorkizunerako nahi ditugun ideiak desiorarekin proiektatzen ikasten baditugu, orduan mugagabe pentsatzen hasiko garela.

Ondo ulertu eta ikasi genuen.


Garaipen honekin jada sailkatu dira Espainiako Txapelketarako; aurten txapelketa Huelvan jokatuko da. Datorren astean ere partidu garrantzitsua daukatu; Euskal Ligako azkena izango da, eta oraingoz liderrak diren Loiola Indautxuren kantxara joango dira. Partidu honetan jokoan dago sailkapeneko lehen postua. Datorren zapatuan (12:00) jokatuko dute Bilbon.
ZORIONAK NESKAK!!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola