Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Partidu garrantzitsuak asteburuan

Denboraldiaren azken txanpan sartuta gaude eta benetan asteburu lehiatua datorrena.

Asteburuan partidu garrantzitsuak dituzte gure hainbat taldek.
Zapatuan, 12:00etan, Bilbon jokatuko dute Euskal Ligako kadete neskek. Liderra den Loiola Indautxu izango dute aurkaria. Azken partidua izango da, eta bertan erabakiko da bigarren faseko liderra. Gogoratu etxean jokatutako partiduan, Loiolak lortu zuela garaipena bi puntuko aldeaz. Aupa neskak!
Zapatu arratsaldean, EBA mailako taldearen txanda izango da. Hauek Burgos aldera abiatuko dira, eta partidua arratsaldeko 5:30ean izango da. Universidad de Burgos taldeak gure taldeak baino lau puntu gehiago ditu eta 8.postuan dago. Maila mantentzeko bidean aurrerapauso handia suposatuko luke garaipena lortzeak. "Arri" entrenatzaileak adierazi moduan, "jokalariak indartsu daude". Animo mutilak!
Eta amaitzeko domekan, eguerdiko 12etan, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian Euskal Ligako (A2) kadete mutilen azken partidua. Iraurgi izango dute aurkaria eta bai ala bai garaipena lortu behar dute, datorren urtean Euskal Ligan jokatzeko. Azpeitin jokatu zutenean gure mutilek, bost puntuko aldearekin irabaztea lortu zuten. Oraingoan ere, garaipenaren bila!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola