Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Bigarren fasean ere liderrak

Loiola Indautxu talde indartsua mendean hartu zuten (45-65) eta lider amaitu dute Euskal Ligako bigarren fasea ere.

Denboraldi borobila egiten ari dira Ointxe-Araski kadete neskak. Euskal Liga-ko lehen fasea lider amaitu zuten, eta gaur amaitu den bigarrena ere bai. Liderraren etxean garaiopen garrantzitsua lortu zuten zapatuan. "Arri" entrenatzaileak adierazi moduan "markagailua ikusita ez dirudien arren, oso partidu zaila izan da; Loiola Indautxuk gaur arte ez du partidurik galdu bere kantxan". Defentsa bikaina egin dutela aitortu du "Arri" entrenatzaileak. Joan zan astean, Huelvan maiatzean jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela lortu zuten. Baina txapelketa hau baino lehen 4ko finala jokatuko dute; Euskadiko txapela dago jokoan. "Arri"k adierazi moduan, "gogorra izango da F4 hau, baina gogotsu prestatuko dugu eta disfrutatzera aterako gara". Segi horrela neskak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola