Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Euskal Ligan jokatuko dute

Kadete mutilak Euskal Ligako A2 taldeko liderrak izan dira, etxean Iraurgi mendean hartuta (60-56). Beraz datorren urtean Euskal Ligan jokatzeko txartela lortu dute.

Kadete mutilak Euskal Ligako A2 taldeko liderrak izan dira, etxean Iraurgi mendean hartuta (60-56). Jadanik Iraurgik Euskal Ligan jokatzeko txatela lortuta zuela kantxaratu da; gure mutilak berriz, presio handiagoa zuten, garaipenak bakarrik balio zielako. Partidua etxekoendako aldapa gora hasi da, Iraurgik 0-6 partziala eginda; urduritasuna nabari zen kantxan. Baina saskiratzen hasi dira gure mutilak eta horrekin konfidantza irabazten hasi dira. Partidu guztian ibili dira goitik eta atsedenera 9 puntu goitik zirela joan dira. Estuasunak partiduaren bukaeran etorri dira, markagailuak 55-56 erakusten zuenean. Baina gure mutilek bazekiten azken ahalegin bat egin behar zutela, eta garaipena etxean geratu da. Kadete mutilek Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatzen dituzte partiduak eta gaur harmailak beteta ikusi ditugu; duda barik, horrek ere lagundu die.


Lan bikaina denboraldi honetan mutil hauekin Eneko Matak eta Juankar Davilak egin dutena. Liderrak geratu dira, beraz datorren urtean Euskal Ligan jokatzeko txartela lortu dute. Eta horrelako garaipen bat ospatzeko ez dago modu hobeagorik, dutxan ez bada! Zorionak mutilak!


Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola