Ointxe! udalekuetan izena emateko epea zabalik
Aurten ere Ointxe!-k udako campusak antolatuko ditu: bata Arrasaten bertan egingo da eta bestea Orion.

IV. Ointxe!- Arrasaten udalekuak
Eneko Mataren gidaritzapean, aisialdirako denbora eta saskibaloira zuzendutako astebeteko saskibaloi udalekuak.
Noiz, ekainak 26 (16:00etan hasita) – ekainak 30 (14:00ak arte)
Ordutegia: 10:00 - 18:00
Izen ematea: 55€ etxean bazkalduta, 95€ kanpusean bazkalduta
Adina: LH 3tik hasi eta DBH4 arte.
Izen emate epea: Ekainak 10
Orion udalekuak
Ointxe! taldeak antolatuta eta Eneko Mataren gidaritzapean, Orion astebeteko egonaldia, saskibaloia eta multikirola uztartuko dituen saski kanpusean. Egun hauetan saskibaloia, igerilekua eta beste aisialdiko ekintza batzuk egingo ditugu. Leku mugatuak egongo dira eta izen emateak zerrendaren arabera onartuko dira.
Noiz: Uztailak 9 eta 15 bitartean. Astelehen eguerdian sartu eta domeka eguerdian irten.
Izen ematea: 295€.
Adina: LH5etik hasi eta DBH4 arte.
Lekua: Orioko ikastola
Izen emate epea: Ekainak 10
Zalantzetarako edo izen emateko telefonoa: 629.804.782. Bestela, idatzi mezua: ointxe@ointxe.eus. Izenemate kopuru mugatua duenez, izenemate ordena hartuko da kontuan.