Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Larunbatean F4a Iturripen

Senior gizonezkoen mailan lider amaitu duen Alkideba Ointxe taldeak asteburuan jokatuko du lauko finala.

Asteburuan jokatuko da gizonezkoen senior mailako lauko finala. Finalerdiak, Iturripen izango dira zapatuan: 16:00etan gure mutilen txanda izango da; Zarautzeko Zast taldea izango dute aurkari. Ostean, 18:00etan, Alde Zaharra eta Donosti Dolphins taldeak izango dira nor baino nor finalerako txartela lortzeko lehian. Bi partidu hauetako irabazleak jokatuko dute finala, igandean, 20:00etan izango da Gascan. Ointxe!-k finala ikustera Donostiara joateko autobusa jarriko du, baldin eta gure Alkideba Ointxe taldea sailkatzen bada. Autobusa, igandean, maiatzak 20an, arratsaldeko 6:30etan aterako da Iturripetik, eta 2 euroko kostua izango du. Joateko interesik baduzu, bidali mezu bat ointxe@ointxe.eus helbidera  (ostirala baino lehen). Zapatuan (16:00etan) Iturripen espero zaitugu eta domekan denok Donostiara!
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola