Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Senior Provincial

Denboraldi bikaina ezin borobildu Gascan

Lauko finalean Gascarako txartela lortu zuten, baina azkenean ezin lortu denok amesten genuen amaiera.

Lauko finaleko ibilbidea Arrasaten hasi zuen Alkideba Ointxe taldeak zapatuan. Partidu polita ikusi ahal izan genuen Iturripen, Zarautzeko Zast taldearen aurka. Urduritasuna nabari zen kantxan eta lehen laurdena 17-20 amaitu zen. Bigarren laurdenean, errebotea kontrolatzea lortu zuten eta erasoan ere hobeto ibili ziren, atsedenerako zazpi puntuko aldea lortuz. Dena dela, erabakagirria hirugarren laurdena izan zen. Eroso jokatzen ikusi genituen eta markagailuan alde nabarmena lortu zuten. Bukaeran markagailua etxekoen alde eta finalerako txartela. Nabarmendu Iturripen zaleen aldetik jasotako berotasuna; harmailek erakusten zuten giroa bikaina izan zen.
Domekan Gascan jokatu zuten finala, bigarren finalerdia irabazi zuen Donostia Dolphins taldearen aurka. Finalean lehen laurdena erabakiorra izan zela esan dezakegu, 16-25 galtzen hasi zirelako. Atsedenean 35-41erakusten zuen markagailuak. Hirugarren laurdenean lortu dute markagailua estutzea: 53-58. Baina azkenean ezin: 70-81.
Denboraldi bikaina egin dute Alkideba Ointxe taldeko mutilek; itzelezko esfortzua egin dute. Bagenekien lauko finala ez zela erraza izango baina honek ez dezala ilundu denboraldi honetan egindako lana.
Zorionak mutilak! Aupa Alkideba Ointxe!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola