Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Beste pausu bat aurrera

Kluben arteko Espainiako txapelketa asteburuan hasi zen Huelvan eta bertan daude Ointxe-Araski taldeko kadete neskak. Lehen kanporaketa gainditu dute eta gaur final zortzirenak jokatu dituzte Loiola Indautxu taldearen aurka. Gaur ere irabazi egin dute eta final laurdenetarako txartela lortu dute.

Finar laurdenetarako txartela lortu dute, kadete mailako Ointxe! Araski taldeko neskek. Loiola Indautxu talde bizkaitarra izan dute aurrean, talde ezaguna, aurkari izan ditugu-eta Euskal Ligan ere. Garaipen garrantzitsua lortu dute neskek (57-43). Espainiako zortzi talde onenen artean gaude eta aurrera doaz txapelketan. Arri entrenatzaileak adierazi digu," urduritasuna nabaria izan dela partidu hasieran baina jakin dutela erasoan jokoa hobeto antolatzen eta defentsan ere lan itzela egin dutela partidu osoan; ez da erraza Loiola Indautxu bezalako talde bat 43 puntutan uztea." Azken laurdena izan da erabakiorra, "Irene Muruak hartu du partiduko erantzunkizuna eta saskiratze garrantzitsuak lortu ditu eta Haizeak eta Naiak hirukoak sartu dituzte, alde garrantzitsua lortuz", esan digu Arrik. "Arri" entrenatzailearekin adierazi digun moduan "animoak ondo daude, neskak pozik daude, txapelketa ona egiten ari dira eta disfrutatzen jarraituko dugu".

Bihar final laurdenak

Bihar final laurdenak jokatuko dituzte R.C. Celta Zorka taldearen aurka, eguerdiko 12:00etan.  

Egia esan plazerra da guztiontzako talde hau kantxan ikustea. Jarraitu bide horretan!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola