Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kadeteak

Finalerdietan daude Ointxe! Araski taldeko neskak

Espainiako txapelketan Ointxe! Araski taldeko neskek final laurdenak jokatu dituzte gaur galiziako Celta Zortak taldearen aurka. Azken segunduan Iratxe Perezek lortutako saskiratzeaz lortu dute garaipena.

Bihotzekoak emateko moduko partidua gaur streaming bidez jarraitu ahal izan duguna. Markagailuan goitik jarri dira gure neskak 12 segunduren faltan (50-49). Galiziarrek erasoan asmatu dute eta goitik jarri dira (50-51). Zazpi segundu besterik ez ziren gelditzen; baina jakin dute baloia azkar mugitzen aurkariaren saskiraino eta hantxe zegoen Iratxe Perez azken saskiratzea egiteko. Zoramena eragin du partidaren amaierako txirrinarekin lortutako garaipenak. Horrelako txapelketa handi batean izan beharreko jarrera erakutsi dute neskek. Zorionak neskak, gaur egindakoa izugarria izan da!

Bihar finalerdia

Bihar jokatuko dute finalerdia, iazko txapeldun diren Sant Adria taldearen aurka 13:00etan.

Guraso kuadrila polita joan da Huelvara, eta argazkian ikus daitekeen moduan disfrutatzen ari direla ezin ukatu. Gogoratu partidua streaming bidez jarraitu ahal izango duzula (CanalFEB); distantziatik bada ere guztien berotasuna igarriko dute.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola