Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kadeteak

Azken partiduan, 3. eta 4. postua jokoan

Gaurko finalerdietan ezin izan dute mendean hartu Sant Adria taldea Ointxe! Araskiko kadete mailako neskek. Dena dela, hau ez da amaitu. Bihar 3. eta 4. postua dago jokoan.

Finalerdietako partidu gogorra gaur gure kadete neskek jokatu dutena; azken segundura arte borrokatu dute, baina azkenean ezin mendean hartu iazko txapeldun den Sant Adria taldea. Norgehiagoka parekatuta joan da eta atsedenean ez zegoen alde nabarmena bi taldeen artean. Baina hirugarren laurdenetik aurrera aldea handitu egin dute Sant Adria-koek eta partiduaren amaieran beraientzat izan da garaipena (57-45). Hemen egotea sari handia izan da eta gure neskek disfrutatuko zutelakoan gaude.
Baina hau ez da amaitu. Bihar goizeko 10etan dute azken partidua. Aurkaria Barca taldea izango dute eta 3. eta 4. postua dago jokoan. Azken txanpa neskak! Jarraitu disfrutatzen!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola