Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kadeteak

Brontzea lortu dute Espainiako Txapelketan

Gaur amaitu dute Ointxe! Araski-ko kadete neskek Espainiako Txapelketa brontzea lortuta. Gaurkoan ere partidu amaierako segunduetan erabaki da partidua Barca taldearen aurka.

Zelako partidua gaur ere ikusi duguna! Bihotzekoak emateko modukoa!
Aurkaria benetan goi mailakoa: Barca. Huelvan jokatu den Espainiako TXapelketaren 3. eta 4. postua ziren jokoan, eta gure neskek berriro ere erakustaldi bikaina egin dute. partiduaren azken segunduan erabaki da partidua, Irene Muruaren biko saskiratzeaz. Markagailuan berdinketa baina epaileak falta adierazi du eta Irenek jaurtiketa zeukan. Azkenean jaurtiketa hori ere barrura eta garaipena Ointxe! Araski taldearendako (45-44). Irene Murua izan da azken jardunaldi honetako jokalaririk baloratuena (24).
Txapelketa itzela egin du talde honek. Zorionak talde honetako entrenatzaile diren "Arri" eta Alexi, eta zelan ez jokalari guztiei. Orain ospatzeko garaia da!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola