Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Saski Eskola

Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan izan ginen asteburuan

Saskibaloiaren festa nagusitu zen asteburuan Azpeitian. 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako 500 neska-mutil inguruk parte hartu dute Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan. Guztira, 40 talde aritu ziren, tartean Ointxe-ko hainbat talde.

Larunbat arratsaldean hasi ziren mailaz maila norgehiagokak Kiroldegian, Urola Ikastolan eta Perdillegin. Igande goizean jarraitu zuten saskibaloi partidekin. Gero, denek elkarrekin Sanagustin kulturgunean bazkaldu zuten eta arratsaldean finalaurrekoak eta finalak jokatu zituzten. Sariak banatu ondoren, elkarrekin argazkia atera zuten kiroldegian.
Umeek saskibaloian ikasi dutenaz gozatzeko aukera izan genuen; alebin mailako neskak bigarren postuan sailkatu ziren. Jarrera bikaina erakutsi zuten kantxan eta izugarri disfrutatu zuten. Zorionak Azpeiti taldeari ere antolatutako topaketa bikainagatik.
Domekan, ekainak 3, Minibasketaren festa ospatuko dugu Iturripen. Egun guztian zehar, benjamin eta alebin mailako neska-mutilek saskibaloiaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola