Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Saskifest eguna Aretxabaletan

Larunbatean ospatu genuen Aretxabaletan Saskifest eguna. Festa arrakastatsua eta kaleko saskibaloia protagonista izan zuen eguna.

Saskifest egunari Eneko Matak zuzendutako jaurtiketa erakustaldiarekin eman genion hasiera. Arratsaldean, 3ko saskibaloi txapelketaren txanda izan zen; txapelketa ezin izan genuen amaitu, euria gogoz hasi zuelako. Baina atertu ostean ospakizunekin jarraitu genuen. Ointxe! Araski kadete taldeak izan ziren protagonista, eta merezitako omenaldia jaso zuten; une hunkigarria bizi izan genuen Iñakik eta Izaskunek aurreskua eskaini zienean. Ostean lagunarteko partidua jokatu zuten bi taldeek, Aretxabaletako herriko plazan gerturatutakoen gozamenerako. Jaiari amaiera emateko, txahal pintxoak dastatu genituen.


Bittor Munarriz argazkilariak ateratako argazki ederrak topatuko dituzue gure argazki galerian.

Ointxe! elkartetik eskerrak eman nahi diegu Aretxabaletako Udalari eta UDA elkarteari. Eta ezin ahaztu jai hau egiteko laguntzen ibili ziren guztiei. Eskerrik asko.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola