Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Hasiera bikaina Euskal Kopan

Euskal Kopako lehen partidua jokatu du EBA mailako MU taldeak Easoren aurka. Lehen laurdenetik hartu dute aldea etxekoek eta bukaeraraino mantendu dute, laurden bakoitzean aldea handiagotuz. Azken emaitza MU 80 - 50 Easo.

Iñaki Ogaran entrenatzailearen esanetan "partidua erritmo onean hasi dugu, defentsan jarritako helburuak betez". Defentsan ondo ibili da taldea eta atsedenera bederatzi puntu gainetik joan zen taldea. Euskal Kopa lehiaketa bikaina da aurre-denboraldia prestatzeko. Arri gustura geratu zen taldeak partiduan izan zuen dinamikarekin, baina berarentzat emaitza gutxienekoa da. Eroso jokatu zutela aitortu du eta erritmo onean jokatu zutela adierazi digu. Azken emaitza ona da, baina ez da ahaztu behar lehen partidua izan dela; jokalariak elkar ezagutzen jarraitzen dute. Dena dela, garaipenarekin hastea, beti da motibagarria.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola