Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Irene Muruaren debuta Araski RPK taldean

Araski RPK Liga Dia-ko emakumezkoen taldeak denboraldiko lehen lagunarteko partidua jokatu zuen ostiralean, irailak 14. Bertan debutatu zuen gure harrobiko jokalaria den Irene Muruak.

Hilabete falta da Araski RPK taldeak Liga Dia-ko denboraldia hasteko. Irailak 14ean, ostiralean, lagunarteko partidua jokatu zuten frantziako azpi-txapeldun izan den Tarbes taldearen aurka. Junior mailako harrobiko jokalaria den Irene Muruak debutatu zuen. Izar Bedia arrasatearra ere kantxan ikusi ahal izan genuen. Irenek 11 minutu jokatu zituen eta 3 errebote eta asistentzia bat eman zuen. Jarraitu bide horretan Irene!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola