Hiru garaipenekin liderrak
Domekan Atletico Sn.Sn. Larrun taldearen bisita jaso zuten eta garaipen garrantzitsua lortu zuen gure errendimendu mailako junior taldeak.

Hiru garaipenekin liderrak dira gure errendimendu mailako juniorrak. Hasiera bikaina eman diote gure mutilek denboraldiari. Sailkapeneko lehen postuan amaitu nahi dute, Euskal Liga dute-eta helburu. Easo Adarrak ere hiru garaipen lortu ditu eta bigarrenak dira sailkapenean. Partiduko argazkiak HEMEN.