Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Txapeldunak!

EBA mailako Euskal Kopa irabazi du MU taldeak. Partidu borrokatua Santurtziren etxean jokatu duguna. Azken jokaldietan, Martin Buesak (partidako onena, 29 punturekin) hiruko erabakigarria saskiratu du eta Torresenak ez dira sartu. Ointxek bere lehen titulua eskuratu du final bikainean.

Hasieratik nabari zen kantxan bi taldeen helburua partidua irabazteko. Euskal kopako finala zen, eta denboraldiari hasiera emateko sari bikaina duda barik. Partidua oso lehiatua izan da, eta bi taldeen defentsa lan bikaina zela-eta, asko kostatu zaie bi taldeei saskiratzea; ikusi besterik ez azken emaitza 57-62.
"Eurek arazo asko sortu dizkigute bai erasoan bai eta defentsan ere, baina erritmo ona izan dugu eta gure planteamendua betetzea lortu dugu", adierazi digu Arri-k. Entrenatzaileak, talde-lana nabarmendu du garaipena lortu izanaren arrazoien artean eta adierazi du, azken asteetan oso lan ona egiten ari direla. "Egia da, jokoa ez dela oraindik behar besteko ona, baina bide onetik goaz, eta horrela jarraitu behar dugu, denboraldia luzea dela jakinik".
Zorionak talde guztiari!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
Alkideba
BEREIKER
Laboral Kutxa
SUSTRAI fruitudenda
alzola