Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Euskal Ligako kadeteen garaipena Bilbao Unamunoren etxean

Partidua bikain hasi zuten; lehen laurdenean 19 puntuko aldea aterata. Baina amaieran urduritasuna nabari zen kantxan eta 3ko aldeaz irabazi zuten.

Lehen laurdena erabakiorra izan zen, 8-27 erakusten zuen-eta markagailuak. Atsedenera 26-44 markagailuarekin joan ziren. Hirugarren eta laugarren laurdenean Bilbao Unamunok aldea murriztea lortu zuen; partiduko azken minutuetan urduritasuna nabaria zen gure mutilen artean. Arerioa gero eta hurbilago zuten eta gure jokalariak falta pertsonalez beteta zeuden. Ekaitz Madinabeitiak kantxa utzi behar izan zuen bostekin; Aitzol Lagunillak ere lau zituen jada. Akats asko azken jokaldietan baina zorionez garaipena lortu zuten. Garaipen garrantzitsua duda barik, arerio zuzen baten aurka lortutakoa.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola