Arbitro-taldeko kide izateko ikastaroa egin zuten domekan
Domekan, idazkarien mahaian jarduteko eta arbitro lanak egoki egiteko jarraibideak jaso zituzten klubeko hainbatek.

Guztira 25 neska-mutilek partehartu zuten ikastaroan. Batzuk arbitro lanetan jarduteko jarraibideak ikasi zituzten eta besteek idazkarien mahaian egoteko. Klubak eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatu zuten.