Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Lehen garaipena etxean

Denboraldiko bigarren garaipena da hau EBA taldearentzat. Valladolideko bi taldeen aurkako norgehiagokak irabazi dituzte.

Partidu bizia izan zen Iturripen ikusitakoa. Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzaileak esan moduan "Zach eta Martin barruan bikain ibili ziren, baina La Flecha taldearen kanpoko jokalariak geratzea kosta zitzaigun". Atsedenaldia 44-39ko markagailuaz joan ginen. Hirugarren laurdenetik aurrera defentsan hainbat aldaketa egin zituen etxeko taldeak, eta hori igarri zen. Dena dela, azken laurdenean La Flecha taldea gainetik jarri zen, bereziki min handia eginez hiruko saskiratzeekin; lau minuturen faltan, bost puntu gainetik La Flecha taldea. Azken minutuetan sendo ibili zen etxeko taldea, eta oso garrantzitsua Martxelek azken minutuan lapurtutako baloia. Danik azken minutuan lortutako saskiratzeekin lortu zuten garaipena gure mutilek.
Hurrengo astean derbia izango da Ordizian. "Arri"k adierazi moduan, "badugu zer hobetu, baina garaipen honek asko lagunduko digu bide horretan".

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE