Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Gure jokalariak Gipuzkoako selekzioarekin asteburu honetan

Gure hainbat jokalari izango dira asteburuan Euskadiko eta Nafarroako txapelketan kadete eta infantil mailetan.

Euskadiko eta Nafarroako txapelketak kadete eta infantil mailetan astebukaera hontan jokatuko dira Oliten eta Balmasedan.

Gipuzkoako kadeteen taldean daude Ointxe!-ko ondorengo jokalariak: Julen Lorenzo eta Aitzol Lagunilla.
Ondorengo partiduak izango dituzte Oliten:

Gizonezkoen finalaurrekoa: Gipuzkoa-Araba (larunbata 3, 19.00)
Igandea: Finala (18.00) / 3. eta 4. postua (12.00)
Emakumezkoen finalaurrekoa: Gipuzkoa-Araba (larunbata 3, 17.00)
Igandea: Finala (16.00) / 3. eta 4. postua (10.00)

Gipuzkoako infantilen taldean daude Ointxe!-ko ondorengo jokalariak: Alaitz Zabala, June Carmona, Garazi Agirre, Lander Agirre eta Markel Errasti.
Ondorengo partiduak izango dituzte Balmasedan:

Emakumezkoen finalaurrekoa: Gipuzkoa-Nafarroa (larunbata 3, 18.00)
Igandea: Finala (18.00) /3. eta 4. postua (12.00)
Gizonezkoen finalaurrekoa: Gipuzkoa-Nafarroa (larunbata 3, 16.00)
Igandea: Finala (18.00) /3. eta 4. postua (12.00)

Zorterik onena opa diegu gure jokalariei!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola