Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Garaipen borrokatua EBA mailako taldeak

Partiduaren hasieran ordiziarrak gogor kantxaratu ziren eta aurretik jarri ziren, baina bigarren laurdenetik aurrera "Arri"ren mutilek aurrea hartu zuten markagailuan. Atsedenaldian, 37-43. 11-22ko partzialarekin alde nabarmena hartu zuten eta hirugarren garaipen jarraian lortu zuten gipuzkoarren arteko derbian.

Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzaileak adierazi moduan "Ordiziak joko zuzena egiten hasi zen eta zaila izan zen gure taldearentzat hori apurtzea". Lehen bost minututan, 10 gora jarri zen Ordizia eta hutsartea eskatu zuen entrenatzaileak. Gure taldearen jokoa aldatu zen eta erritmoa bizitzea lortu zuten. Atsedenetik bueltan, defentsan gogor ibili ziren gure mutilak eta Ordiziako jokalaria den de la Iglesia ondo defenditzen hasi ziren. Abantaila mantendu zuten eta hirugarren garaipena lortzea lortu dute.


Datorren domekan, 18:30ean, beste derbi bat izango dugu Iturripen; Goierri taldea izango dugu aurkari. "Arri" entrenatzaileak argi dauka, EBA liga benetan gogorra den arren, laugarren garaipenaren bila joango direla.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola