Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Lan bikaina etxeko jokalariek Gipuzkoako Selekzioarekin

Gipuzkoako selekzioak, Euskadiko eta Nafarroako txapelketak irabaztetik pausu batera geratu dira asteburu honetan jokatu diren txapelketetan; Oliten haurren mailan eta Balmasedan kadete mailan. Lau final aurrekoetan garaitu lortu ostean, Bizkaiak izan da final guztietan garaile. Gure klubeko zazpi ordezkari izan dira Gipuzkoako Selekzioan.

Ointxe!-ko zazpi jokalari izan dira Gipuzkoako selekzioan jokatzen , asteburu honetan. Haurren mailan: Garazi Agirre, June Carmona, Alaitz Zabala, Lander Agirre eta Markel Errasti. Kadete mailan berriz, Julen Lorenzo eta Aitzol Lagunilla. Gipuzkoak ,Euskadi eta Nafarroako txapelketako kadete eta infantil mailetako final guztiak jokatu zituen. Finalaurrekoak irabazi egin zituzten, kadeteak Arabaren aurka eta infantilak Nafarroaren aurka. Finalean Bizkaiko selekzioa izan zuten aurrean, eta ezin garaipenik lortu haur eta kadete mailan. Dena dela, maila altua erakutsi dute gure jokalariek txapelketa honetan.



Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola