Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Garaipen garrantzitsua Santurtzin baina amaiera tamalgarria

Partidu borrokatua Santurtziko kantxan. Bosgarren garaipena lortu du Mondragon Unibertsitateak eta sailkapenaren goiko postuetan jarraitzen du taldeak.

Intentsitate handiko partidua atzo Santurtzi eta Mondragon Unibertsitateak jokatutakoa; aurtengo Euskal Kopako finaleko bi taldeak aurrez-aurre. Gure mutilak bikain hasi zuten partidua, abantaila garrantzitsua lortuz eta lehen laurdenean bederatzi puntuko aldea lortuz. Defentsan lan bikaina egin zuten eta Santurtzi taldeko jokalari garrantzitsuenak ez zuten beraien jokoa egiteko aukerarik izan. Dena dela, bigarren laurdenean aldea murriztea lortu zuen Santurtzi taldeak eta hiru puntuko aldeaz joan ziren gure mutilak atsedenera. Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzaileak adierazi moduan, "sentsazioak onak ziren baina bagenekien lanean jarraitu beharko genuela". Hirugarren laurdenean, goitik jarri zen Santurtzi taldea, gure jokalariek ez zutelako saskiratzerik lortu bost minutu pasa arte. Hala ere, azken laurdenean bi puntuko aldea besterik ez zuen lortu etxeko taldeak. Azken laurdena izan zen bereziki erabakigarria; urduritasuna nabari zen kantxan eta baita harmailetan ere. Martxel Balanzategik bi hiruko saskiratu zituen jarraian, eta ostean etorriko zen martin Buesaren beste bat. Zach ere fin ibili zen, baloi bat lapurtuz. "Arri"ren hitzetan, "hobeto gestionatu genuen partiduaren amaiera eta merezitako garaipena lortu genuen".

Partidu amaieran giroa asko gaiztotu zen; epaileen erabakiekin haserre agertu ziren Santurtzi taldeko jokalari eta ordezkariak, baita harmailetan zeuden jarraitzaileak ere. Jakin izan dugunez, Santurtziko zuzendaritzako kide batek Paul Urbano epailea eraso-tu zuen, kiroldegia utzi eta bere ibilgailuaren bila zihoanean. Ointxe! saskibaloi elkartetik, jarrera hauek gaitzetsi nahi ditugu eta erasoa jaso zuen Paul epaileari gure elkartasuna adierazi nahi diogu. Saskibaloiaren parte epaileak ere badirelako, hauen lana balorean jarri nahi dugu.

Hurrengo norgehiagoka etxean izango da, taldeko faboritoetako bat den Ardoi taldearen aurka. Partido garrantzitsua eta lehiatua izango da hau ere. Domekan izango da partidua (18:30) eta gainera Ointxe! familia argazkia ateratzeko aprobetxatuko dugu.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE