Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Harmailetako giroak lagundu zuen baina azkenean ezin

Partidu borrokatua eta berdindua; amaieran berdinketa eta lehen luzapenean Ardoi nagusi Iturripoen.

Bikain hasi zuen partidua Mondragon Unibertsitatea taldeak; aurrez aurre, sailkapeneko goialdean dagoen Ardoi talde nafarra. Iñaki Ogaran entrenatzaileak adierazi moduan, "joko alai eta agresiboa egin nahi genuen eta horrela hasi ginen". Defentsan bikain ibili ziren etxeko mutilak, eta partiduko erritmoa beraiek jarri zuten. Laster lortu zuten abantaila markagailuan, eta atsedenera 14 puntu aurretik joan zen etxeko taldea. Atsedenetik bueltan, gauzak aldatu ziren. Hirugarren laurdenean Ardoik aldea gutxitzea lortu zuten eta Zach eta Martin, MUko jokalariak bostekotik atera zituen "Arri"k faltak direla eta. Momentu hauetan errebotean asko sufritzen hasi zen taldeak. Partiduaren amaieran, berdinketa markagailuan eta luzapena. Bereziki ez dira fin ibili gure jokalariak jaurtiketa libreetan, eta horrek eragina izan duela azpimarratu digo "Arri"-k. Azken segundoan, Ardoi taldeak saskiratzea lortu zuen, garaipena lortuz (78-79).


Asko poztu gintuen harmailetako giroak; beteta Iturripe eta kantxan nabari zen ikusleen berotasuna. Pena amaiera, etxekoek eskura izan zuten-eta garaipena.


Hurrengo asteburuan Pielagos taldea izango dugu aurkaria. "Arri" entrenatzaileak adierazi moduan, "hau ere partidu gogorra izango da, eta prestatzen hasiko gara".

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola