Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

F4a asteburu honetan Iturripen

Gizonezko gazte mailan, ez dauka gure klubak ordezkaririk Euskal Ligan. Sari hau eskuratzeko aukera izango dute gure errendimenduko gazte mailako mutilek asteburu honetan.

Asteburuan amaitu zuten errendimenduko gazte mailako mutilek Liga; Zarautzen aurka jokatu genuen, garaipen garrantzitsua lortuz (60-73). Partidu zaila izan zen, baina asmatu zuten azken minutuetan partidua bideratzen.

Garaipen honi esker, sailkapeneko lehen postuan amaitu dute Liga, hamabi garaipen eta partidu bakarra galduta. Horregatik, F4a etxean jokatuko dugu asteburuan, Iturripen. Finalaurrekoa, Santamas egunean bertan jokatuko dugu Goierri taldearen aurka, goizeko 10etan. Ligako partidu bakarra talde honen aurka galdu genuena izan zen; orduan, Urretxun jokatutako partiduan 68-64koa izan zen azken emaitza. Hau kontuan izanda, partidu gogorra izango dela ez dugu zalantzarik. 12etan bigarren finalaurrekoa jokatuko da, Easoren eta Iraurgiren artekoa. Finala berriz, domekan izango da, hau ere 12etan, eta F4 hau irabazten duenak bakarrik lortuko du txartela Euskal Ligan jokatzeko.

Euskal Ligarako txartela lortzea benetako arrakasta izango litzateke klubarentzat, kadete mutiletan eta nesketan eta junior mailako nesken mailan baditugu-eta taldeak Euskal Ligan. Beraz, Iturripera gure taldea animatzera etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola